Badator "MunduMOB"

EH ezkerretik eraikiz

2013-04-09

 

Gipuzkoako Zero Zabor koordinakundea “MunduMOB” ekintza erraldoia prestatzen ari da “Eskubideak bete behar direlako. Eman hartu nahi duzun mundua” lelopean. Laster gure herrietan izango dugu.

 

Osatu da SORTUren Herriko Kontseilua

Egoera politikoa

2013-04-07

Otsailaren 23an SORTUk Iruñean I Kongresua ospatzearekin batera, Ordiziako Kontseilua osatu zen. Kontseiluko eginkizunak eta ardurak zehaztuta, hurrengo asteetako lana izango da lan taldeak antolatzea eta dinamikak piztea. Bereziki hiru arlotan. Bata, ezker abertzalea bera antolatu eta indartzea. Bigarrena, herri mugimenduekin elkarlanean aritzea. Eta hirugarrena, arlo instituzionalean eragitea (Udalgintza). Hona  hemen Ordiziako Ahotsan egindako elkarrizketa.

   

ASKI DA! Denok kalera!

Askatasun ahotsa

2013-04-03

Hilabete eskasean, bi preso gaixo hil dizkigu espetxe politika kriminalak, oraindik batzuek ETAk gatazka luzatzeak "ondorio negatiboak" izango dituela esatea salatzen zuten bitartean. Hortxe, begien aurrean lehertuta, gatazkaren ondorio negatiboak. Batzuen ustez ezer arrarorik ez (PNVko Atutxak: "Lo único raro en la muerte de López Peña es lo que oigo a la familia y a la abogada"), beste batzuen ustez, bulegoetatik kalera atera behar ez den auzia. Ez humanitateak, ez diplomaziak, ez politikak, presoen auzia konpontzen ez badute, gu guztioi dagokigu presio jasanezina eragitea kartzela politika anker hau aldatzeko. GUZTIOK parte hartu behar dugu, EKITALDI GUZTIETAN. ASKI DA!!!   Ostiralean 12:00etan elkarretaratzea Ordiziako Plazan. Larunbatean, manifestazioa Bilbon 17:30ean La Casillatik abiatuta (autobusa egongo da Ordiziatik).

   

Nola ulertzen dugu ordiziarrok zaborraren kudeaketa?

Ordizian bertan

2013-03-25

Galdera horri erantzungo dion ikerketa egin du Sasiker taldeak, eta martxoaren 27an aurkeztuko dute, 18:00etan, udaletxeko pleno-aretoan.

   

Atez ateko sistemaren hasiera ospatu dugu goierritarrok Legorretan

EH ezkerretik eraikiz

2013-03-24

Goierri Zero Zabor taldeak deituta, Legorretako, Itsasondoko, Zaldibiako eta Goierriko beste hainbat herritako bizilagunak elkartu gara gaur Legorretan, hiru herri horietan atez ateko bilketa sistemari ekin diogula ospatzeko.

   

23. orria, guztira 94 orri daude