Herriraren kamiseta urdina soinean, Korrika!

Askatasun ahotsa

2013-03-12

Etzi osteguna, hilak 14, Korrika abiatuko da arratsaldeko 16:30ean Andoaindik. Eta ostegunean bertan 20:44ean sartuko da Itsasondotik OrdiziaraKorrikan parte hartzera animatzeaz gain, Herriraren kamiseta urdina soinean korrika egiteko deia egin du euskal preso politikoen eskubideen aldeko taldeak.

 

Euskarak ba al du Hitzaro euskara elkartearen beharrik?

Ordizian bertan

2013-03-12

Beharrik badu, zein eginkizun izan behar du elkarteak eta nola funtzionatu behar du? Prest al gaude bazkide eta euskaltzaleok  eginkizun eta funtzionamendu horretan parte hartzeko? Erantzuna baiezkoa ala ezezkoa izan, datorren martxoaren 15ean, 18:30ean, Barrenan, batzarra egingo du Hitzarok hausnarketa prozesua abiatzeko eta parte hartzeko deia egin die herritar guztiei.

   

Ordiziarren omenaldia Hugo Chavez komandanteari

EH ezkerretik eraikiz

2013-03-06

Ordiziarrek ere Hugo Chavez Venezuelako komandante iraultzailea omendu nahi izan dute eta pankarta bat eskaini diote herriko Plaza Nagusian. Agur eta ohore komandante!

   

ERNAI: Euskal Herriko gazte erakunde berria

EH ezkerretik eraikiz

2013-03-05

 

Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den Euska Herriko gazte antolakunde independentista, sozialista, feminista eta iraultzailea da.

   

Badator Akirrok, korrika atzeraka, legearekin euskarari egin nahi diotena salatzeko

Egoera politikoa

2013-03-05

 

Euskarak jasan dituen erasoak salatzeko eguna izango da martxoaren 9koa. Hori horrela, bigarren urtez jarraian, Beasaindik Ordiziara atzeraka egingo dute korrika.

 

   

25. orria, guztira 94 orri daude