Ordizia ez delako salbuespena, etxe kaleratzeei Stop!

2012-11-30

Stop Desahucios elkarteak hitzaldia emango du datorren abenduaren 4an, 18:30ean, Barrenan. Etxe kaleratzeen inguruko problematikak Ordizia ere jo duenez, egoeraren nondik norakoak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

 

Monozikloz Herrira goaz

Askatasun ahotsa

2013-01-28

 

Igerian, oinez, korrika... Ez, monozikloz joango da Jon Lekuona ordiziarra Ordiziatik Iruñeraino. 80 kilometro baino gehiago egingo ditu larunbat honetan, otsailaren 2an, gurpil baten gainean, euskal preso politikoen egoera salatzeko, eta bereziki dispertsioa amai dadila eskatzeko.

   

Erabiltzen ez duzun arropa, liburu, jostailu edo dena delakorik baduzu? Ba eman Herrirari!

Askatasun ahotsa

2012-11-30

Gabonak badatoz eta, azken urteetan bezala, elkartasun kale denda antolatzen dabil Herrira.  Honetarako, ezinbestekoa zaie denen laguntza. Etxean erabiltzen ez duzuen zerbat badaukazue (arropa, liburuak, jostailuak...), eman Herrirari. Larratxan, Herrikon edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -en bidez harremanetan jarrita, jasoko dituzte zuen ekarpenak.

   

Dantza Zati Bat Ordizian: Making of-a

Ordizian bertan

2012-11-29

 

Aurreko asteburuan Dantza Zati Bat grabatu zen Ordiziako plazan, eta argi geratu zen helburua bete zela, dantza jendez lepo baitzegoen autodeterminazioaren alde. Baina flashmoba bera ikusi aurretik, prestaketaren eta han bildu zen jendearen irudiak grabatu genituen. Hona hemen plaza atontzen, eta dantzan parte hartzen aritu zirenen bideoa!

   

Ordiziarrock 2012: bideo-laburpena

Ordizian bertan

2012-11-29

 

Dagoeneko hilabete baino gehiago igaro da Ordiziarrock ospatu zenetik, baina hona hemen asteburu eta aste luze hartan izandako emanaldi guztien laburpena, bideoan. Gozatu!

 

   

29. orria, guztira 94 orri daude