Ordiziako EH Bilduren 01 alea

Ordizian bertan

2014-04-04

 

Egunotan postontzietan Ordiziako EH Bilduren 01 aldizkaria jasoko dugu. Bertan honako gai hauek aurkituko dituzu: egoera politikoa Ordizian ("o ellos o nosotros"?), Ordiziako PNVk Oiangun egindako kudeaketa okerraren ondorioak, Bilduren krisiaren aurkako politika munizipala, elkarrizketa Gutun Sozialaren sustatzaileei... Aldizkari berria bi hileko maiztasuna izateko asmoarekin jaio da.

 

CAN+UPN = Kutxabank+PNV+PP?

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-03

Kutxabank-en PNVk eta PPk errepikatu nahi dute Nafarroan CAN-en UPNk egindako iruzurra. Kutxabank pribatizatu nahi dute eta gastu soziala erabat murriztu. EH Bilduren aldizkarian duzu informazio osoa.

   

Gure esku dago!

Iritziak

Aitor Asurmendi-k idatzia 2014-04-03

Apirilak 2, asteazkena. Aitziber Berrueta iruindarrari elkarrizketa egin diote ETBn. Bere aita Anjel duela 10 urte hil zuten Valeriano eta Miguel de la Peña aita-semeek. Arrazoia, ondotxo dakizuen bezala, martxoaren 11ko Madrilgo atentatuen ostean, Anjelek bere okindegian “ETA EZ” zioen kartela jartzeari uko egin izana. Valerianok egin zion tiro, eta bere seme Miguelek ondoren hainbat aizkorakada eman…

   

Goierriko Gazte Astea

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-01

Goierriko Ernai gazte erakundeak apirilaren 7 eta 12 bitartean Gazte Astea antolatu du euskal gazteriak sufritzen duen prekarietatea salatzeko, burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko, eta aurrera begirako asmoak lantzeko .

   

Oiangun, "gobernu ona"?

Ordizian bertan

2014-03-29

EAJ-PNVk Gipuzkoan bere "Prest" programa martxan du "gobernu ona" berreskuratzeko, Bilduk Udalak "inprobisatuz eta modu ilunean" gobernatzen dituela eta. Ordizian ere segur aski prest egongo dira. Beste kontu bat da herrian egin duten gobernua "gobernu ona" izatea. Gobernu ona al da ia 28.000 euroko materiala desagertzea? Hemen Oiangun kirol materialarekin egin zutena.

 

   

4. orria, guztira 94 orri daude