Etxerik gabe, baina bizi bizi

EH ezkerretik eraikiz

2012-09-20

Etxerik gabe geratu zaigu momentuz gure Izar Gorri. Baina Gaztetxea bera ezinbestean itxi beharra izan arren, Ordiziako Gazte Asanbladak bizi bizi jarraitzen du lanean. Ostegunean, hilak 20, egoera ekonomiko eta krisaren inguruko eta grebari buruzko hitzaldia antolatu zuten. Larunbaterako, hilak 22, AHTaren aurkako eguna antolatu dute. Eta igandean, berriz, Gaztetxearen eta haren antolaketa eta egitekoen inguruan hausnartzeko bilera dinamiko bat prestatu dute.

Esan bezala, etxerik gabe, baina bizi-bizi. Egoera berri honetan berrindartu eta biziberrituta atera dadin opa diegu.

Ikusi egitaraua:

 

 

Gazte Asanblada Grebari buruz informatzen

EH ezkerretik eraikiz

2012-09-17

Datorren ostegunean, hilak 20, Ordiziako Gazte Asanbladak hilaren 26ko Greba Orokorrari buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia arratsaldeko 17:00etan izango da, Udaletxeko arkupetan.

Mugi gaitezen murrizketen aurka eta eskubide laboral eta sozialen alde. Informatuz, ekitera. Ekinez, gizartea eraldatzera!

   

Ehizarik onena, botoen ehiza

Egoera politikoa

2012-09-14

Ehiztari amorratu horietakoa bazara, Erasmusen bidez kanpora ikastera joan behar duzun ikasle fina, edota Insersoren bidez Saloura joatea gustuko duen jubilatu horietako bat... ADI!  EMAN POSTA BIDEZKO BOTOA!

   

Hauteskundeak gainean ditugu, adi kontu hauekin

Egoera politikoa

Ordiziako Ezker Abertzalea-k idatzia 2012-09-07

Esan beharrik ez dago egungo egoera politikoan zein garrantzitsuak diren urriak 21eko Autonomi Erkidegoko hauteskundeak. Bai Euskal Herriaren normalizazio politikoa lortzeko borrokari dagokionean, eta baita egungo sistema ekonomiko neoliberalari alternatibak eraikitzeko borrokari dagokionean ere.

   

Josu Uribetxebarriaren aldeko baraualdia, Ordizian

Askatasun ahotsa

Herrira Ordizia-k idatzia 2012-08-23

Josu Uribetxeberriaren egoera larria dela eta, herri guztietan, larunbatean, goizeko 11:00etatik igandeko 19:00ak arte, baraualdiak burutzeko deialdia zabaldu da, eta Ordizian ere ekintza hau burutzeko mobilizatzea ezinbestekoa dela deritzogu. Hau esanda, guztioi  bertan parte hartzeko eskaria egin nahi dizuegu.

   

34. orria, guztira 94 orri daude