El Diario de la Vasura: Gipuzkoan gehien saltzen den egunkaria

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-28

Gipuzkoan gehien saltzen den egunkariak zabor-bilketaren gaiari ematen dion tratamendua umorearekin salatzeko egunkari sarkastikoa.
 

Atez atekoa Osoko Bilkurara

Udal txinpartak

2012-06-27

Zertarako nahi dugu Udala, ez bada bestelako herria eraikitzeko? Ez dezagun lorik hartu. Ez da nahikoa Udalean gehiengoa izatea eta atez atekoaren aldeko erabakia hartzea. Erabaki horrek herritarren babesa duela erakutsi behar dugu eta herritarrok inplikatu egin behar dugu sistemaren alde. Horregatik, oso garrantzitsua da datorren ostegunean, hilak 28, arratsaldeko 19:00etan Udaletxeko Aretoa guk betetzea. Osoko Bilkura horretan hondakin eta zaborrak jasotzeko Atez ateko sistemaren aldeko mozioa eztabaidatu eta onartuko da.

   

Ezker abertzalearen herri-batzarra, asteartean Barrenan

Egoera politikoa

2012-06-24

Ordiziako ezker abertzaleak herri-batzarra deitu du datorren astearterako, hilaren 26rako, 19:00etan Barrenan. Sortu alderdiaren legeztatzeak eragin duen egoera berrian, ezker abertzaleak egituratzeko prozesuari ekin dio eta datorren astearteko bilera oso garrantzitsua izango da zentzu horretan.

 

   

Ordizia aldatzen, gure zaborrarekin zer?

Ordizian bertan

2012-06-14

Sasiker taldeak, gazte antropologo hasi berrien talde batek, Ordiziako herriko jendeak zaborraren kudeaketaren inguruan zein herrian zaborra kudeatzeko dauden proposamen berrien inguruan duten jakintza, pertzepzioa eta iritzia zein den jasotzeko ikerketa txiki bat egin berri du.

   

"Herioa eta dontzeila" antzerkia, ostiralean, Ordiziako Gaztetxean

2012-06-14

Datorren ostiralean, ekainaren 15ean, "Herioa eta dontzeila" antzerkiaren emanaldia izango da Ordiziako Gaztetxean. 22:00etan hasiko da emanaldia eta bertan Euskal Herriko aktore ezagunek parte hartuko dute, kartelean ikusi daitekeen moduan.

 

   

36. orria, guztira 94 orri daude