Igandean erraustegiaren kontrako mosaiko erraldoiean parte hartzeko deia egin du Goierri Zero Zaborrek

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-14


Datorren igandean, ekainaren 17an, Gipuzkoa Zero Zabor taldeak mosaiko erraldoia antolatu du Donostiako Saguesen erraustegiaren kontra eta zero zabor sistemaren alde. Ordizian mosaikorako kartulinak jasotzeko, goizetan udal harrera-bulegora joan daiteke, arratsaldean Barrenan jaso ahalko dira eta ostiralean 19:00etatik 20:00etara Plaza Nagusian hartu ahal izango dira.

 

Herri-afaria antolatu dute aurten, San Joan bezperan

Ordizian bertan

2012-06-13

Jentilbaratza 1512-2012, Su Gorri eta nafarroa Bizirik 1512-2012 taldeek antolatuta, hainbat berrikuntza izango da aurtengo San Joan bezperan. Besteak beste, herri-afaria eta txozna izango dira berrikuntza nagusiak.

   

Pirritx eta Porrotxen "Eskuetan" flashmobaren grabaketako irudiak

Egoera politikoa

2012-06-11

Larunbatean autodeterminazioaren aldeko flashmob itzela grabatu zen Lazkaon, Nazioen Munduak antolatuta. Pirritx eta Porrotxen "Eskuetan" abestia lagun, 800 pertsona inguruk bete zuten Lazkaoko plaza. Ordiziako Ahotsak grabaketaren une bat jaso du hemen.

 

   

"Hondakinek badute irtenbidea: zero zabor" hitzaldia, bihar Herri Antzokian

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-11

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia emango du bihar, ekainak 12, 19:00etan, Herri Antzokian. Hitzaldiaren izenburua "Hondakinek badute irtenbidea: zer zabor" izango da eta egungo zabor-bilketaren problematikaz azalpenak emango dituzte, atez ateko sistemari buruzkoak, besteak beste.

   

Autodeterminazioaren aldeko jai handia, larunbatean, Lazkaon

Egoera politikoa

2012-05-16


Nazioen Mundua erabakitzeko eskubidearen aldeko herri ekimenak jai handia antolatu du ekainaren 9an, Lazkaon. Herri bazkaria, sari banaketa berezia, Pirritx eta Porrotxen flashmobaren grabaketa, kontzertuak... denetik izango da autodeterminazioa aldarrikatzeko jai honetan.

   

37. orria, guztira 94 orri daude