Ordiziako Udalak duela 500 urte Nafarroa defendatu zutenak omendu ditu

Egoera politikoa

2012-06-01

Ordiziako Udalak, duela 500 urte Nafarroaren, hau da, gure Estatuaren independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egin die. Hortaz, duela bost mende Tuteran, Lizarran, Burgin, Donibane Garazin, Garruzen, Noainen eta beste leku askotan gure libertatearen sugarra babesteko borrokatu zirenak omendu ditu, eta euskaldun guztion Nafarroa bizirik dela aldarrikatu du, Nafarroa Bizirik 1512-2012 elkarteak aurkeztutako mozioarekin bat eginda.

 

Alternatiba sozioekonomikoaren aurkezpena, ekainaren 6an Beasainen

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-01

Ezker Abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek Euskal Herriarentzat daukagun alternatiba sozioekonomikoa adostu dugu azken hilabeteotan. Orain, horren aurkezpenak egitea tokatzen da eskualdez-eskualde eta guri gertuen Beasaingoa tokatzen zaigu. Igartza Jauregian izango da, ekainaren 6an, 19:00etan.

   

Sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra, asteburuan, Ordizian

EH ezkerretik eraikiz

2012-06-01

Goierriko Baratzak (elikadura ekologikoaren denda), Irriki Kultur Elkartearekin batera, sendabelarren eta xaboi naturalen tailerra antolatu du ekainaren 1, 2 eta 3rako, Maialen Sarasola ordiziarraren eskutik.

 

   

Ezker abertzalearen herri-batzarra, bihar, asteazkena, Barrenan

Egoera politikoa

2012-05-29

Ordiziako ezker abertzaleak herri batzarra antolatu du datorren asteazkenerako, maiatzaren 30erako, Barrena Jauregian, 19:00etan. Egungo egoera politikoa eta Sorturen sorrera prozesua izango dira hizpide nagusiak.

   

'Gazta zati bat' dokumentalaren emanaldia, ostiralean, Ordizian

Egoera politikoa

2012-05-24

'Gazta zati bat' dokumentalaren emanaldia maiatzaren 25ean, ostiralean, 22:15ean, izango da Ordiziako Herri Antzokian. Dokumental hau Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenak eraman du aurrera, Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean.

   

38. orria, guztira 94 orri daude