Ekainaren 9an Lazkaon egingo den flashmoberako entseguak, Ordizian

Nazioen Mundua-k idatzia 2012-05-22

Ekainaren 9an autodeterminazio eskubidearen aldeko flashmob erraldoia grabatuko da Pirritx eta Porrotxekin Lazkaon, Nazioen Munduak antolatuta. Baina horren aurretik, entseguak egin behar dira eta maiatzaren 26an, larunbatean, eta ekainaren 2an, larunbatean, 11:30ean, Ordiziako Majori Kiroldegian izango dira entseguak.

 

Ordiziako plaza beteta, euskal presoen eskubideen alde

Askatasun ahotsa

Herrira Ordizia-k idatzia 2012-05-20

Atzo goizean, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko beste 200dik gora plaza bezalaxe, bete genuen Ordiziakoa ere.

 

   

PNVk urtetan kudeaketa okerra eta diru xahuketa, orain oposizio ozpindua

Udal txinpartak

2012-05-15

Zein digestio delikatua duten Santamariak eta PNVk! Ezin dute irentsi alkatetza galtzea eta BILDUk gehiengo izatea Ordiziako Udalean. Ezin dute irentsi ezker abertzalea sozialki eta politikoki indar nagusia izatea Ordizian. Ezin dute irentsi BILDUren Udalaren kudeaketa, ekintza ahalmena, proposamen eta egitasmo ilusionanteak izatea… Ezin dute onartu haiek zementuaren lehentasun ia bakarra izan duten bitartean, BILDUk bere ahaleginak arlo sozialera eta kulturalera bideratzea. Nahiago lukete krisiagatik edota PNVk utzi digun herentziagatik BILDU ezer egin ezinik egotea. Baina ez da horrela, eta horregatik jo dute Udal aurrekontuak kritikatzera. Hori egitean, ordea, berriro agerian geratu dira PNVren urtetako kudeaketa okerra eta ezintasuna.

   

Ordizian izandako emakumeen kontrako indarkeria kasua salatzeko kontzentrazioa, astelehenean

Ordizian bertan

2012-05-11

Hilaren 7an Ordizian emakume batek bere bikote ohiaren erasoa sufritu zuen. Emakumeen aurkako indarkeria Ordizian ere jasaten dugun gaitz onartezina da, eta herritar guztioi dagokigu halakoak salatzea ez ezik, errepika ez daitezen lan egitea. Horregatik, datorren astelehenean, hilak 14, arratsaldeko 20:00etan, Plazan, Kimetzek eta Udaleko Berdintasun Batzordeak deitutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.

   

Kontzentrazioa Beasainen Bateragune auziaren epaia salatzeko

Askatasun ahotsa

2012-05-10

Bihar ostirala, Gernikako Akordioa sinatu duten eragileek Goierritar guztiak deitzen dituzte bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Zubimuzun izango den kontzentraziora. Prozesu eta konponbide demokratikoaren alde, erasorik ez erantzunik gabe!

   

39. orria, guztira 94 orri daude