Bete dezagun Ordiziako plaza larunbatean!

Askatasun ahotsa

2012-05-17

Herrira euskal preso politikoen eskubideen aldeko herri ekimenak ekitaldiak antolatu ditu herriz herri presoei elkartasuna adierazteko larunbat honetan, maitzaren 19an. Ordiziako Herrirak deituta, 11:00etatik aurrera bilduko dira herritarrak Plaza Nagusian.

 

Musika jaialdia Ordiziako Gaztetxean, larunbatean

2012-05-08

Maiatzaren 12an, eta 22:30 etatik aurrera kontzertuak izango dira Ordiziako Gaztetxean. Bertan, hiru musika talde ariko dira.

   

Atez atekoari buruzko azalpenak Zero Zaborren eskutik

EH ezkerretik eraikiz

2012-05-07

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia eman zuen Ordizian atez ateko zabor-bilketaren inguruan. Hitzaldian informazio asko eman zuten. Hemen bideo batean jaso dugu hitzaldiaren muina. Horrenbesteko zeresana ematen ari den gai honetaz argibide batzuk bildu nahi izan ditugu, herritarrek iritzi propioa eraikitzeko oinarrizko informazioa izan dezaten.

   

Formakuntza saioak Altsasun, Askapenaren eskutik

2012-05-03

Askapenak, Euskal Herriko talde internazionalistak, urtero lez formakuntza saioak antolau dittu maiatzen 19ako ta 26eako brigadista jungo dien kidentzat. Hala ere, aurten lehenengoz formakuntza hauek irikik izango die eta edonork juteko aukera dauke.

   

Ordiziako I. Dantzari Eguna maiatzaren 6an

Ordizian bertan

2012-05-02

Aurtengoan, Ordizian dantzaren inguruan sortu den giroari bultzada bat eman nahian, eta urteetan zehar ospatu den dantzari txikia eraberritze aldera, dantza talde txikiez gain, talde helduak ere izango dira Ordizian igandean. Besteen artean, Pasaiako Ilunbe-Elkarkide, Iruñeako Amaiur, Beasaingo Aurtzaka eta herrian sortu berri den dantzari helduen taldea.

   

40. orria, guztira 94 orri daude