Gazte Martxara, Ordiziako Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

Ordiziako Gazte Asanblada-k idatzia 2012-03-27

 

Ordizako Gazte Asanbladak apirilaren 6an eta 7an Saratik Lesakara ospatuko den Gazte Martxara joateko gonbitea luzatzen dizugu, Gazte Martxa honen leloa "Jalgi hadi garaipenera!" da. Martxoaren 31 arte Herrikon egongo da autobusean izena emateko lista, eta bonoak ere bertan egongo dira salgai 25 eurotan. Bonoak erostera joandakoan ez badaude, lasai, autobusean izena eman eta bonoa lortzeaz arduratuko gara. Autobusa apirilaren 6ean aterako da Ordiziako tren estaziotik.

 

2012ko aurrekontuak, iraganaren zama, eta etorkizunerako ilusioa

Udal txinpartak

2012-03-26

Udal aurrekontuetan jasotzen dira Udalaren egitasmoak, eta zenbakietan erreflejatzen dira asmo politikoak. Hori horrela izanik, zein asmo aurki dezakegu 2012ko aurrekontuetan? Zeintzuk izango dira Udalaren lehentasun politikoak? Aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta, ba al dakarte ezer berririk edota hobekuntzarik? Ezker abertzalearen ustez bai, nahiz eta ez izan nahiko genituzkeen guztiak.

 

   

Gipuzkoarrok ondo egiten dugu

EH ezkerretik eraikiz

2012-03-26

Oñatiko herritarrak ere Zero Zabor bidean eman beharreko urratsen inguruko informazioa ari dira jasotzen. Zaldibian, pasa den astean, ia 100 lagun bildu ziren antzokian. Ordizian, berriz, asteartean, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan izango dugu gaiaz hitz egiteko aukera paregabea.

   

Atez atekoari buruzko hitzaldia Ordizian

EH ezkerretik eraikiz

2012-03-23

Datorren martxoaren 27an, asteartea, 19:00etan, Gipuzkoa Zero Zabor taldeak hitzaldia emango du Ordiziako Udaleko pleno aretoan, hondakinen problematikaren konponbideari buruz. Itzulpen-zerbitzua izango denez, zuen ingurukoak ere animatu informazioa eskuratu eta gaiaren inguruko galderak egin ditzaten ere hitzaldira hurbiltzera.

   

Pakitoren 20 urteko espetxealdia salatzeko manifestazioa, ostiralean

Askatasun ahotsa

2012-03-19

Ordiziako Herrira mugimenduak manifestazioa deitu du martxoaren 23rako, 20:00etan, Plaza Nagusitik abiatuta, Pako Mujika preso ordiziarrak martxoaren 29an 20 urteko espetxealdia beteko duela salatzeko.

 

   

43. orria, guztira 94 orri daude