San Juan sua, festa eta aldarrikapena

Ordizian bertan

2011-06-28

 

Euskal Herrian sustrai sakoneko ohitura da San Juan bezperako sua. Ordizian ere, urte luzetan ospatu da  gau horretako ekitaldi berezia. Sua, eta suaren inguruan festa eta dantza. Eta festa herrikoia izanik, ospakizun horretan beti egon dira presente ordiziarron aldarrikapenak. Baita aurten ere.

 

Somos una gran movida

Iritziak

Uxue Urzelai-k idatzia 2011-06-28

Egozentrismoa. Egoismoa. Magisteritzako ikasketak itten aittu nintzen garaien, behin irakasle batek bi kontzeptu hauen esanahien arteko ezberdintasune azaldu zigun. Egozentrista bere burungan bakarrik pentsatzen dona da, asko jaso ta batez ematen dona, onura pertsonala bakarrik bilatzen dona eta eztana konturatzen horrek bestengan dauken eraginez, nagusiki negatiboz. Egoista, aldiz, bere burungan bakarrik pentsatzen dona da, jaso ta batez ematen dona, onura pertsonala bakarrik bilatzen dona, baño aldiz, horrek bestengan dauken eraginez konturatzen dana, nagusiki negatiboz, ta hau natural hartzen eta onartzen dona.

 

   

Bateragunea, edota herritarron unea

Ordizian bertan

2011-06-27

Gaur, astelehena, hilak 27, eguerdiko 12:00etan, Ordiziako Plazan ere elkarretaratzea izan da salatzeko “Bateragune kasua” delakoarekin Estatuak eten egin nahi duela  ezker abertzaleak eta Euskal Herriak bere osotasunean bide politiko eta demokratikoen alde egin duen apustua.   Batzuentzat deigarria izan da, gainera, Ordiziako alkatetzak Bando baten bidez herritarrak deitu izana elkarretaratze horretara.

   

Uztailaren 2an, zerutik ikusiko da autodeterminazioaren aldarrikapena

Egoera politikoa

2011-06-27

Uztailaren 2an, larunbatean, 10:30etik aurrera, 2.000 lagunetik gora elkartu behar dira Larraitzen Euskal Herrian inoiz egin den pertsonez osatutako mosaiko handienean. Autodeterminazioa aldarrikatzeko sekuentzia osatuko dute Txindoki magaleko zelaietan.

   

Poliziaren jazarpena Ordiziako Gaztetxean

Gazte eta aske

Ordiziako Gazte Asanblada-k idatzia 2011-06-23

 

Bart gauean, herritarrez jantzitako bi ertzain inongo identifikaziorik gabe Gaztetxera sartu ziren musika altu zegoela argudiatuta. Segidan, bertan zeuden gaztetxeko bi kideek bolumena jaitsi zuten oztoporik jarri gabe.

 

   

61. orria, guztira 94 orri daude