Ekain Mendizabal preso politiko ordiziarrak gose greba hasi du

Askatasun ahotsa

Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimendua-k idatzia 2011-06-22

 

Euskal Herria aro politiko berria bizitzen ari den honetan, bai Espainiako bai Frantziako gobernuek beraien baitan jarraitzen dute, espetxe politika ankerrarekin.

 

Sugorri elkarteak piztuko du San Juan bezperako sua

Ordizian bertan

2011-06-22

 

Lehengo urtean antolatu zuen lehen aldiz Sugorri elkarteak San Juan bezperan egiten den sua eta bere inguruko dantza eta antzerkia. Iaz film labur bat egin zuten eta aurtengoan ere egongo omen dira berrikuntzak ekainaren 23ko gauan, 22:30etik aurrera Garagartza plazan.

 

   

Proposamenak Oianguren etorkizunerako

EH ezkerretik eraikiz

2011-06-22

 

Iragan den astean Oiangu Parkea Bizirik Natur Elkarteak deituriko batzar herrikoian, Udal berriari egiteko makina bat proposamen eman zitzaizkion. Aurreko Udalak inori galdetu gabe martxan jarriritako eta porrot eginiko proiektu horri irtenbidea eman nahi zaio, herritarren iritziarekin eta Udal berriaren laguntzarekin, Oianguk ezin baitu orain dagoen moduan jarraitu.

 

   

Ordiziak egurra eman dio Beasaini Finlandiako Desapiyuan

Gazte eta aske

2011-06-20

Ordiziarrek, beste behin ere, beasaindarren gainetik daudela erakutsi dute. Oraingoan, telebista saio batean izan da, ETB-1eko Finlandia saioan egindako norgehiagokan. Gaztetxeak 25 urte beteko dituela eta, gaztetxekoak joan ziren beasaindarrei aurre egitera eta ikusgarria izan zen amaiera.

   

"Gizon batek kosk egin zion txakur bati Ordizian"

EH ezkerretik eraikiz

2011-06-14

Ezaguna da kazetaritzako ikasleen artean esaldi hura esaten duena ez dela notizia txakurrak pertsona bati kosk egitea, bai ordea, pertsonak txakurrari egitea. Eta hain zuzen ere, notizia da zail delako halakorik gertatzea. Antzeko zerbait gertatzen da honako notizia honekin: "Ertzain bat jotzeagatik urte erdiko espetxe zigorra ezarri diote herritar bati".

   

62. orria, guztira 94 orri daude