Gauzatu da Udalean, aldaketak eragin beharko dituen aldaketa

EH ezkerretik eraikiz

2011-06-12

Lehen aldaketa gauzatu da: Udalean Udal Gobernu eta alkatetza berria ditugu. Lehen urratsa eman da, baina horren segidan herritarrok beren botoekin eskatu duten beste hainbat aldaketa kudeatzea izango da Udal berriaren erronka.

 

AHTren kontrako manifestazio nazionala, larunbatean, ekainaren 11n, Arrasaten

EH ezkerretik eraikiz

AHT Gelditu! Elkarlana-k idatzia 2011-06-08

AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten "AHT gelditzera goaz!" lelopean. Manifestazio honen helburua AHTren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgune izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea.

   

Autodeterminazioa aldarrikatzeko mosaiko jendetsua antolatu du Nazioen Munduak Larraitzen

Egoera politikoa

2011-06-07

Nazioen Mundua taldeak, Erabakitze Eskubidearen Aldeko herri-ekimen idiazabaldarrak, ekimen ikusgarria antolatu du datorren uztailaren 2rako, larunbaterako.

   

Ordiziarrock 2011 jaialdiak pertsona gorrak ere erakarriko ditu

Ordizian bertan

2011-05-19

Ekainaren 16an, 17an eta 18an kontzertuak eta bestelako ekitaldiak egongo dira Ordiziarrocken VIII. edizioan. Azpimarratzeko modukoa izango da gorrek kontzertuetaz gozatu ahal izateko haiei egokitutako kontzertua ematera etorriko dela Malagako talde bat, Funky Punkie Party Clowns, ostiralean, ekainaren 17an, Herri Antzokian. Horrez gain, kontzertuak egongo dira Gaztetxean eta musika mintegi eta erakustaldiak D'elikatuzen.

   

Munduko musika instrumentuen erakustaldia eta La Pulga, ostegunean, D’ Elikatuzen

Ordizian bertan

2011-06-15

 

 

Ostegunean, ekainaren 16an, hasiko da, Ordiziarrock musika jaialdia. Munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa antolatu dute D’Elikatuz aretoan, 18:30etatik aurrera eta La Pulga flamenko-txalaparta taldeak kontzertua emango du.

   

63. orria, guztira 94 orri daude