Herri Urratsera autobusean joateko aukera, Beasaindik

2011-05-02

Herri Urrats Senpereko aintziraren inguruan egiten den jaia maiatzaren 8an izango da 2011 honetan. Beasaindik autobusean joateko aukera egongo da Andramendi ikastolari esker (telefono zenbakia: 943 88 96 17). Hala ere, azkar ibili beharko da, autobusean izena emateko epea maiatzaren 2an hasi eta 4ean amaitzen baita.

 

Puerto de Santa Maria 1940

Iritziak

Julen Agirre-k idatzia 2011-04-29

Goiko postala 1940an Puertoko (Cadiz) kartzelatik bidalitakoa da. Gure aitonak bidali zuen Aberri Egunerako, eta bertan ziren preso euskaldunek sinatuta dago. Egunotan alabak Ikastolarako frankismo garaiari buruzko lan bat egin behar zuela eta Aberri Eguna gertu dugula, kajoitik atera dugu, eta izebarekin hainbat kontu zahar gogoratu ditugu, bera baita gure “memoria historikoa”.

   

Ordiziako jaietan txosna giroaz gozatu nahi duzu? Ba parte hartu!

Ordizian bertan

2011-04-28

Ordiziako Txosna Batzordeak aurtengo jaietako programazioa prestatzen hasteko asmoz, datorren asteartean, maiatzak 3, arratsaldeko 19:00etan, bilera egingo du kanpoko pilotalekuan. Hori dela eta, interesa duten eta parte hartu nahi duten ordiziar guztiak asteartean hurbildu eta ideiak partekatzeko aukera aprobetxatzera gonbidatu dituzte.

   

Autodeterminazioaren aldeko kalejira Lazkaon, ostiralean

2011-04-28

"Autodeterminazioa gero eta argiago!" lelopean, kalejira antolatu du Nazioen Munduak San Prudentzio jaietarako. Aldarrikapena argia izango da: herrien autodeterminazio eskubidea. Jai giroan egingo den ekimena apirilaren 29an, ostiralean, izango da, 19:00etatik aurrera, Lazkaoko Plazan. Euskal herritarren erabakitzeko eskubidea giro ederrean aldarrikatzeko aukera paregabea, eta kalejiraren ondoren jaiak ez du etenik izango.

   

Ordizia saretzeari ekingo diogu Marasma egunean

Gazte eta aske

Ordiziako marasma saretzen-k idatzia 2011-04-27

Larunbatean, apirilak 30, erromeria eta afaria antolatu ditugu Ordiziako Marasma Egunaren baitan. Bertan, ondorioak zabaldu eta ondorioetan atera diren gaiak festarekin lotuko ditugu, hala nola, gazteen arteko harremana giro euskaldunean indartzea gure kulturaren parte diren trikiti eta euskal dantzekin.

   

68. orria, guztira 94 orri daude