Akirrok salaketa, Korrika eraikuntza

Udal txinpartak

2011-04-09

Korri egin, natural aurreraka egiten da. Korrikak ere, natural, aurreraka egiten du. Horregatik gaur,  larunbata 9, xelebrea izan da Beasaindik Ordiziara bitartean gazteak korrika atzeraka egiten ikustea. Akirrok? Zer da hori? Korrika atzerako? Zergatik?

 

Apirilak 17, preso politikoen nazioarteko eguna

EH ezkerretik eraikiz

Goierriko Askapena-k idatzia 2011-04-08

Kolonbian bizi den egoera konplexua da oso eta, zoritxarrez, itsasoaren bestaldeko herrietan, berau izango da gaur egun zanpaketarik larrien eta gogorrenak jasaten dituena; hainbestean, bertako nahiz kanpoko agintari boteretsuenak demokraziaren zapi zuriz estaltzen ahalegintzen diren arren.

   

Hamaika ekimen antolatu ditu Gaztetxeak apirilerako

Gazte eta aske

2011-04-06

 

Apirilaren 7an hasi eta 30era arte, hainbat ekitalditan parte hartzeko deia zabaldu du Ordiziako Gazte Asanbladak: mendi irteerak, auzolanak, ikus-entzunezko emanaldiak, etab. Hilabetero bezala, Ordiziako Gaztetxeak kartela osatu du apirilean antolatu dituzten ekimenekin.

   

Apirilak 7, 20:00etan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako elkarretaratzea

EH ezkerretik eraikiz

2011-04-04

Askotan entzuten dugu gizarte patriarkal batean bizi garela, baina, zer esan nahi du horrek? Bada, sexu maskulinoa, femeninoaren gainetik ipintzen dela eta hau zapaltzen duela hainbat aspektutan: hitz egiterakoan, iritziak onartzerakoan, betetzen ditugun roletan, bizitza antolatzeko moduan, jokabideetan, soldatetan, lan postuetan, erabiltzen ditugun arropetan, gizartean betetzen dugun estatusean... milaka gauzetan eragiten du eta bortitzena, ziurrenik, gorputz eta emozioetan eragiten digun errepresioan.

   

Korrikarekin bat egiteko aukera aparta Ordizian, ostiraleko afarian

Ordizian bertan

2011-04-04

Apirilaren 8rako eskualdeko Korrika afaria antolatu dute Ordiziako Plaza Nagusian. Horrez gain, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa jokatuko da. 12 euroren truke jarri dituzte eskuragai afari-txartelak.

   

72. orria, guztira 94 orri daude