Euskarak eta Kulturak ez al dute boturik ematen?

Egoera politikoa

2011-03-30

Udalak ez du nahiko egiten Ordizian euskararen eta kulturaren alde. Bi modutara esan liteke hori. Bata hitzez, herrian bi arlo horietan bizi dugun egoera azalduz. Bestea zenbakiz, aurrekontuetan arlo horietarako zer jasotzen den ikusiz. Baina bi eratara esanda ere, ondorioa berbera da: euskara eta kultura ez dira, inondik inora, lehentasunezko eremuak izan Ordiziako Udalarentzat.

 

Oker eta irregulartasunak Ordiziako Udalean

Udal txinpartak

2011-03-31

Ez du ezker abertzaleak esaten, ezta Oiangu Bizirik Plataformak ere, baizik eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Oker eta irregulartasunak obren adjudikazioetan, kontratazioetan, aurrekontuetan, Oiangun... Informazio hau ez duzu Ordizian Gaur aldizkarian aurkituko. Baina gaur Ordizian gertatzen dena da. Hau ez da Ordizia Berria, zaharra eta ustela baizik. Ez al da Santamaria honen guztiaren azken arduraduna?

   

Gure eskubideen alde: Pentsio eta Negoziazio Kolektiboaren erreformei ez

EH ezkerretik eraikiz

2011-04-01

Euskal gehiengo sindikalak "Gure lan eta bizi baldintzak erabakitzeko eskubidearen alde” "Pentsio eta Negoziazio Kolektiboaren erreformei ez" aldarrikatzeko manifestazioa iragarri du apirilaren 5erako Madrilen. Goierritarrok ere bertan egongo gara (gazteleraz jarraitzen du).

   

Ordizian egin berri duten skate park delakoaren inguruan

Iritziak

Beñat Otegi-k idatzia 2011-03-31

Aurki inauguratuko da Caf-en aldamenean egin duten skate park berria. Udalak urtean 670.000 euro gastatzen ditu kirol instalakuntzetan eta aurten aurrekontu horren ia erdia 297.000 euro gastatu ditu skate park-a egiten.

   

Gutxiengoan aurrekontuetan, gutxiengoan Udalean

Udal txinpartak

2011-03-28

 

Martxo amaierako Osoko Bilkuran onartu ditu Udalak 2011ko aurrekontuak. Soilik PSOE eta PNVren botoak izan ditu alde. Beste guztiak (PP, beti bezala, ez zen agertu) aurka. Alderdiek hauteskundeetan  jasotako botoetara joz gero, 1.693 ordiziar alde, 2.358 aurka. Horixe da aurrekontu hauek, PSOE_PNVk eta Alkateak duten babesa eta aurkakotasuna. Eta gastua, nolako gastua aurre ikusten dute?

   

73. orria, guztira 94 orri daude