Marasma saretzen, Ordiziako ondorioak

Gazte eta aske

Ordiziako marasma saretzen-k idatzia 2011-03-29

Dakizuenez, aste hauetan gazteen iritziak jaso, hausnartu, aztertu eta ondorio interesgarri batzuk atera ditugu. Zer eskatzen dugu Ordiziako Gazteok? Zer botatzen dugu faltan?

 

Zaindu maite duzun hori...

Ordizian bertan

2011-03-28

Zaindu maite duzun hori dio Ruper Ordorikaren kanta batek. Eta egia da maite dena zaindu beharko genukeela. Baina egia da era berean, maite dena ezagutu ere egin behar dela. Maite duguna gehiago zain dezagun, eta zaintzekoa hobeto ezagut dezagun, antolatu du Oiangu Pubklikoa eta Bizirik plataformak Euskal Natura erakusketa hau.

   

Jon Juaristi euskalakari… badator Akirrok!

EH ezkerretik eraikiz

Goierriko Gazte Asanblada-k idatzia 2011-03-28

Pasa den urtarrilean, herritarrok demokratikoki aukeraturiko lehendakari den PatxiLo-k bihotzean daraman euskara maitea defendatzeko Eusko Jaurlaritzako Euskara Aholkulari berri gisa Jon Juaristi delakoa izendatu zuen… hona hemen euskararen inguruan botatzen dituen perlak, nola ez, beti ere, euskara defendatze aldera.

   

Askapenaren Brigaden aurkezpenak gaztetxea bete zuen

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-28

Martxoaren 25ean, Ordiziako gaztetxea bete egin zen 2011ko Askapenaren Brigaden aurkezpenarekin. Zapatistas. Crónica de una rebelión dokumentala ikusi eta ondoren aurtengo Brigaden berri eman zen.

   

Torturaren kontrako manifestazio jendetsua, Iruñean

Askatasun ahotsa

2011-03-28

Atzo, martxoak 27, milaka pertsona bildu ziren Iruñean torturaren kontrako manifestazioan. Torturak jasan dituzten herritar nafar batzuek deituta, Estatuaren errepresio bortitza salatzeko eta torturatuei elkartasuna adierazteko baliatu zuten atzoko manifestazioa. Espainiako Poliziaren mehatxuek ez zuten bertaratutako herritarren ekimena zapuztea lortu.

   

74. orria, guztira 94 orri daude