Ekain Mendizabal eta Fresneseko preso politikoak borrokan

Askatasun ahotsa

2011-03-18

Aste honetan, oraindik ezezagunak diren arrazoiengatik Fresneseko espetxean (Ordiziatik 846 km-ra) den Ekain Mendizabalen kide bat, zigor zeldan sartu dute, "MITARD" delakoan, eta hor dago oraindik.

 

Ordizia Rugby Elkartea aitzakia, herri osoa elkartzea helburua

Ordizian bertan

2011-03-18

Otsailak 20, igandea. Goizeko 7ak dira. Ordiziako kirol-gune inguruan herria sumatzen da. 300dik gora lagun autobusera igotzen; alai eta argi. Helmuga: Valladolid. Ezein egitasmori babesa emateko manifestaldia izan liteke, baina gehiago da.

   

Egin eta ondo egin, ez dira gauza bera

Udal txinpartak

2011-03-18

Arrazoia du Alkateak esaten duenean Udalak hainbat gauza egin dituela. Ez dugu ezetz esango. Frankok egin ere, egin zituen makina bat urtegi. Itoiz egin ere, egin zuten. Etxeak egin eta egin jardun dute; orain krisia eragin dute. Errepideak egin ziren, trenbideak kenduz; orain AHTa egin nahi dute, eta errepide gehiago. Hemen kontua ez da egitea, baizik eta zer egiten den, zertarako, noiz zer egin behar den jakitea, nola eta norekin erabakitzen den zer egin…

   

Hauteskundeei begirako herri-batzarra larunbatean, martxoak 19

Ordizian bertan

2011-03-17

Ezker abertzaleak eta oro har Euskal Herriak ezin du espainiar epaileen ebazpenen zain egon bere etorkizuna eraikitzeko. Horregatik, ezker abertzaleak bere erabakiak hartuak ditu, eta aukeratutako bidean bere lana egiten ari da. Jakin badakigu, bide horretan hainbatek sasi arantzatsu eta laino beltz jarri nahiko dituztela. Baina asmatuko dugu, bai, sasi horiek garbitzen eta laino horiek uxatzen. Bide horren nondik norakoak azaltzeko, ezker abertzaleak batzarra egingo du hilaren 19an, larunbata, goizeko 10:30ean Barrena Kultura-etxean.

   

Larunbatean, martxoak 19, korrikaren aldeko eguna gaztetxeak antolatuta

Gazte eta aske

Ordiziako gaztetxea-k idatzia 2011-03-16

Beti esan izan dugu Gazte asanblada itxia ez dela, laguntza eskatu ez gero, ahal den neurrian laguntza emango dugula eta hona hemen adibide bat. Laster Korrikaren 17. edizioa hasiko da Euskal Herrian zehar pausuak ematen eta honi gure bultzadatxoa emateko, Korrika kulturalaren barruan, zapatu honetan Mus txapelketa eta kontzertuak antolatu ditugu.

   

78. orria, guztira 94 orri daude