Erraustegiaren kontra eta moratoriaren alde, egin dantza martxoaren 20an

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-16

Gipuzkoan Zero Zabor taldeak martxoaren 20an Zubietan Flash Mob erraldoi eta solidarioa antolatu du. Arrazoi nagusia, bertan Gipuzkoako zaborrak erreko dituen errauskailua egin nahi dutela da, baina horrez gain, proposamen bat ere egin dute, eta ez nolanahikoa: 6 urteko moratoria eskatzen dute, epe horretan zaborrak kudeatzeko atez-ateko bilketa sistema probatu ahal izateko.

 

Bertsoa eta sagardoa, bikote paregabea Ordiziako plazan

Ordizian bertan

2011-03-16

Ordiziako Ahotsak pasa den larunbatean gaztetxeak antolatutako Bertsotxotxa gertutik jarraitzeko aukera izan zuen. Han izan ginen Iban Urdangarin, Aitor Sarriegi, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Mujikak, hainbat sagardotegitako zukuarekin batera, sortutako giroaz gozatzen.

   

Ez bota zakarrontzira, irakurri eta ondorioak atera

Ordizian bertan

2011-03-13

Ezker abertzaleari Udal propagandako azken folletoa eskandalu hutsa eta, aldi berean, interesgarri iruditu zaio. Eskandalua, diru publikoarekin Alkateak bere burua zuritu eta propaganda egiten saiatzen delako (ale hori bakarrik 3.500 euro kostatu da) eta berriz ere gaztelera nagusi delako. Eta interesgarria herritarrok bertan esaten dena errealitatearekin alderatzen badugu, ondorio garbia aterako dugulako: Udalean aldaketa behar dugula.

   

Martxan da Korrika kulturala Ordizian

Ordizian bertan

2011-03-15

Korrikaren 17. ekitaldiak egitarau betea ekarriko digu Goierrira, eta Ordizian, martxoaren 19tik apirilaren 14ra, emanaldi kulturalez josita izango da herria. Denetik ikusi ahalko da ia hilabete iraungo duen Korrika kulturalean, eta gogoratu, apirilaren 13an Ordiziatik pasako da euskaltzalez jositako tropela!

   

Herri-programa egituratzeko iritziak jaso dira Gaztetxean

Gazte eta aske

2011-03-12

Ordizian herri-programa osatzeari begira norbanakoekin ez ezik, taldeekin ere biltzen ari da ezker abertzalea. Sektore horietako bat gazteek osatzen dute eta horrexegatik, gazteen iritzia jasotzeko asmoz, Gaztetxean batzarra antolatu zen. Bertan, hogeita hamabost bat gazte bildu ziren eta ordu bete luzez aritu ziren herri-diagnosiaren eta bertan aipatzen diren hainbat gairen inguruan.

   

79. orria, guztira 94 orri daude