Goierrin ere entseguak Zubietako errauskailuaren aurkako flash mobean parte hartzeko

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-10

Martxoaren 20ean Zubietan, Flash Mob erraldoia egin nahi da Gipuzkoako Zero Zabor taldeak antolatuta eta bertan egin nahi duten errauskailua bertan behera geratzea eskatzeko asmoarekin.

 

Beatriz Etxebarriaren tortura testigantza

Egoera politikoa

2011-03-10

Atxiloketa eta miaketa. 2011ko Martxoaren 1eko goizeko 4'00ak aldera atea txikitzen dute. Iletik oratzen naute eta airean saloira eramaten naute. Bularretakoarekin bakarrik nago eta ez didate uzten arroparik janzten miaketa osoan zehar. Saloian bortxaz menderatzen naute eta sofan nagoela eskuburdinak jartzen saiatzen dira. Haserretu egin ziren, txiki neuzkalako.

   

Gora emakumeon borroka!

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-08

Martxoaren 8a, emakumezkoon nazioarteko eguna, ospatzeko eguna ez ezik, bada borroka eguna ere. Emakumeek urte luzeetako borroketan lortutakoak ospatu beharrekoak dira. 1911. urtetik hona bozka emateko eskubidea, hautetsia izatekoa, lanpostu duina izateko eskubidea… gaur egun lorpen zerrenda luzea ospa dezakegu hamarkadetan feminista mugimenduek egindako borrokaldiei esker.

   

Bilgune feminista: ez gara, inondik inora, berdintasun-egoeran bizi

EH ezkerretik eraikiz

2011-03-07

BerriaTBren Esan ahala programak, Idurre Eskisabel kazetariaren eskutik, Bilgune Feministako Miren Aranguren eta Medeak taldeko kide eta Tolosako berdintasun-teknikaria den Josebe Iturrioz ordiziarra bildu zituen.

   

Euskal Herriko inauteriak Jakintza Ikastolan

Ordizian bertan

2011-03-07

Euskal Herriko Inauteriak gai hartuta, desfilea egin zuten Jakintza ikastolako gaztetxoek Ordiziako kaleetan zehar, herriari egun polit hauetan kolore pixka bat jartzeko.

   

81. orria, guztira 94 orri daude