Emaneurre taldeak asteburu kulturala antolatu du

Ordizian bertan

2011-02-14

Ordiziako EMANEURRE talde errealzaleak hurrengo otsailaren 25 eta 26an asteburu kulturala antola du. Herriko kirolean egiten dituen ekitaldi ezberdinez gain (Eskupilota txapelketa herrikoia, Realeko peña,..), bazkide ez diren herritar guztiengana hurbildu nahi du eta asmo horrekin antolatu du ekitaldi berezi hau.

 

Ordiziako gaztetxearen KD bikoitza aurkeztuko dute larunbatean

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxea-k idatzia 2011-02-14

Ordiziako Gaztetxeak aurten 25 urte betetzen zituela eta, duela urtebete musika KD bat egitea otu zitzaigun, eta gogoz hartu ere! Musikaren presentzia urte guzti hauetan gure herriko etxetxoan ez da nolanahikoa izan, hainbat taldek eman digute aukera euren lanekin gozatzeko eta makina bat jende mugitu izan duen zerbait da, hori izan da arrazoi nagusia.

   

Bakerantz, legalizazioa... eta herritarren mobiliazioa

Egoera politikoa

2011-02-14

Legal, ilegal; legal, ilegal; legal… Margaritari lorearen hostotxoak banan-banan kentzen arituko bagintzaizkio bezala, hortxe dabil hainbat herritarren gogoa eta esperantza, batetik bestera. Eta Ordizian bertan herritarrek kalean gelditzen zaituzte eta, “Aizu, oraingoan bai, ala? Oraingoan legal izango gara, ala?”. Eta, “Ezker abertzalea normal ikusiko dugu lanean, ala?”. “ Aizu, eta alkate, zein izango dugu?”. Bistan da esperantza eta ilusiorik badela herritarren artean. Ez hori bakarrik gainera, beharra ere bada. Baina ezin dugu inoiz ahaztu, ilusio eta behar hori eskubidea ere badela. Eta historiak erakusten digula eskubide oro borrokaren bidez konkistatu direla.

   

Lapurretak Ordizian? Itxi ba ateak!

Herritarren salaketa

2011-02-10

Horixe da, ateak ixteko aholkua, Ordiziako Alkateak eman duen erantzuna herrian gertatzen ari diren lapurreten aurrean. Auziak ertz asko ditu, konplexua da, eta ezin da arinkeriaz erantzun.  Herritarrek lapurreta horiez kezkatuta eta Alkateak "proposatutako" konponbide ikusita, beren kexa  eta haserrea agertu dute. Eta beste galdera askoren artean honako hau egiten dute: nola liteke kamaraz josia den Kale Nagusian denbora tarte txikian lau lapurreta edo lapurreta saiakera izatea? Nor zaintzeko daude jarrita kamara horiek? Presoen eskubideen aldeko konzentrazioak ederki "zaintzen" dituzte ba kamara eta ertzainen patrullek.

   

"Hay otras víctimas a las que les ha faltado verdad, justicia y reparación"

Askatasun ahotsa

2011-02-13

Elkarrizketaren bideo laburra

Paco Etxeberria forenseak gerra zibileko 225 hilobitako gorpuak aztertu ditu, Lasa eta Zabalaren gorpuak aztertu eta informea egin zuen, Txilen desagertuen inguruko Giza Eskubideen Batzordean egin du lan... Ez da edonor, eta badaki zertaz ari den. Garan egindako elkarrizketa interesgarri honetan besteak beste memoria historikoari buruz, torturari buruz, erakundeen ardurari buruz, erreparazioari buruz... ari da.

Otsailaren 13a Torturaren aurkako eguna izanik, elkarrizketa egokia gure gogoa erne mantentzeko.

   

87. orria, guztira 94 orri daude