Torturaren Aurkako Eguna antolatu dute datorren iganderako

Askatasun ahotsa

2011-02-10

30 urte beteko dira Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra hil arte torturatu zutenetik (Berriaren bideoa), halaber, azken hamarkadan makina bat euskal herritarrek jasan dituzte tortura ezberdinak. Atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia, 2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte Ertzainek, Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek.

 

Maiatzeko hauteskundeei begira herri-programak osatzen

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-09

ZURE AHOTSA, GURE HITZA. Bizi dugun egoera politikoan ahotsa indartu eta hitza berreskuratzeko garaia heldu da. Egia da ukazio eta salbuespen politikoaren egoera gogorrenetan ere, ez dutela Euskal Herriaren eta herritarren ahotsa isiltzerik lortu. Baina ahots hori hitz bihurtzea galarazi dute. Batetik, “demokrazia”, “parte hartzea”, “eskubideak”, “kohesio soziala”, “justizia”, “ingurumenaren babesa”… eta beste hainbat hitz edukiz hustu dituztelako. Eta bestetik, herritarren hitza bahituta eta ukatuta izan dutelako, herritarrei eta Euskal Herriari galarazten modu librean erabaki dezaten beren etorkizuna.

   

Sasi guztien gainetik, SORTU!

EH ezkerretik eraikiz

2011-02-09

   

Zinema, tortilla-lehiaketa, DJ ikastaroa eta hainbat ekimen Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

2011-02-08

Ordiziako Gaztetxeak datorren ostegunean, hilak 10, emango dio hasiera otsaileko ekimenei. Ezin esan originalak ez direnik Ordiziako Gazte Asanbladakoak, ekimenen artean, AEKrekin batera antolaturiko DJ ikastaroa, Gaztetxearen diskan parte hartu duten zenbait talderen kontzertuak taberna desberdinetan eta Lip Dub grabaketa aurki baititzakegu.

   

SORTU izango da alderdi berriaren izena

Egoera politikoa

2011-02-08

Horixe izango da, SORTU, ezker abertzaleak aurkeztu duen alderdi berriaren izena. Euskal Herriko komunikabideak ez ezik, Estatu espainiarrekoek ere gertutik jarraitu zuten atzo Euskalduna jauregian eginiko ekitaldia. Hona hemen argazki-galeria bat.

   

89. orria, guztira 94 orri daude