Jarri gara martxan!

Ordizian bertan

2011-01-31

Esan ohi da informazioaren gizartean bizi garela. Baina halakoa izan liteke gaur egun herritarrok bizi dugun informazio bonbardaketa, ze kontrako efektua ere lortzen baita, alegia, herritar desinformatuak izatea, modu akritiko batean jasotzen dutenak informazioa. Batetik, komunikabide kate handiek informazioa kontrolatu eta manipulatu egiten dutelako, eta bestetik, erakundeetatik jasotzen dugun informazioa askotan erakunde horien, edota erakunde horiek kudeatzen dituzten alderdien propaganda baino ez delako izaten.

 

Osatu da Korrika Batzordea Ordizian

Ordizian bertan

2011-02-01

Asteartean aurkeztu da Ordizian 17. Korrika, eta aurkezpenarekin batera Ordiziako Korrika Batzordea osatu da. Guztira 22 herritar bildu dira hainbat ikastetxe eta eragileren izenean, eta aurrerantzean Batzordearen lanak aurrera eramateko printzipioz asteartero, 18:00etan Barrenako 7.gelan, biltzekotan geratu dira.

   

Urtarrilaren 27ko Greba Goierrin

EH ezkerretik eraikiz

2011-01-29

Goierri erabat gelditu zen gehiengo sindikalak deitutako greba jarraituz. Aurrez jada enpresa nagusienek, taller gehienek, eta udal eta ikastetxeek jada grebarekin bat egitea erabaki bazuten ere, goizean pikete informatiboak eta kotxe karabanak ibili ziren Goierri osoan zehar, eta arratsaldean maniifestazio oso jendetsua izan zen Beasainen. Azpimarratzekoa da Goierrin izan zuela grebak jarraipen handienetakoa. (LABen balorazioa).

   

Gernikako akordioa Ordizian

Ordizian bertan

2011-01-28

Bake itxaropen honetan murgildurik aurkitzen garela, Gernikako Akordioaren sinatzaileek hainbat eta hainbat herritarrekin batera Ordizian aipatutako akordioaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldia urtarrilaren 15ean Barrena Jauregian burutu zen. Bertan Ordiziako gizartearen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen Akordioari babesa eta bultzada emanez (argazkiak).

   

Lortu arte! akordioa aurkeztu da Goierrin

Ordizian bertan

2011-01-28

LORTU ARTE du izena Ezker Abertzaleak eta Eusko Alkartasunak sinatu duten akordio estrategikoak. Izena bera esanguratsua da oso, hitz horien baitan biltzen baitira akordioaren gakoetako batzuk.

   

91. orria, guztira 94 orri daude