Astronomia saioa, hegaztiak eraztuntzea eta basoei buruzko hitzaldia

EH ezkerretik eraikiz

2014-05-19

Hurrengo asteetarako hainbat jarduera antolatu dira Oiangun: baso naturalei buruzko hitzaldia (maiatzak 22), habi-kutxen jarraipena eta hegaztiei eraztuna ipintzeko saioa (maiatzak 31) eta astronomia saioa (ekainak 7).

   

Geure etorkizuna marrazten!

EH ezkerretik eraikiz

2014-05-12

Goierrin Tokiko Garapenari buruzko bi saio antolatu ditu EHBilduk. Lehena, maiatzaren 17an, larunbata, 9:30etik 13:30era izango da Beasaingo Igartza Jauregian. Bigarrena, berriz, ekainaren 14an. Bi saioetan haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta izena emateko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi. Goierrin ere geure etorkizuna marrazteko ordua heldu zaigu!

   

ZUTIK euskal lengileok, ZUTIK den Euskal Herrian

2014-04-29

Maitzaren 1ean, langileok kalera Euskal Herriak erabaki dezan. LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurten. "Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan" lelopean 28 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan. Goierri mailakoa Ordiziako Plazatik abiatuko da eguerdiko 12:00etan.

   

Aberri Eguna: independentzia gure nahia

EH ezkerretik eraikiz

2014-04-11

Independentzia gure eskubidea da, eskubide historikoa. Independentzia gure beharra da, behar ekonomiko, sozial, kultural eta linguistikoa. Eta independentzia gure nahia da, gure borondate politikoa. Ez al dira, bada, nahikoa arrazoi hilaren 20ko Aberri Egunean Iruñean beste behin independentzia aldarrikatzeko?

   

2. orria, guztira 94 orri daude