1936ko gerraren arrastoak biltzen

Askatasun ahotsa

2014-02-04

Argazkikoak Ordiziako PNVko eta ANVko gudariak dira Gernikan, gerra hasi aurretik. Tartean daude Paco Arana, Jose Mari Araneta, Jose Miguel  Lasa eta Miguel Gaztañaga. Ez ote da gure etxeetan, argazki eta paper zaharren artean, antzeko argazkirik? Ordizian II. Errepublikaren eta Gerra Zibilaren inguruko dokumental eta liburu bat prestatzen ari dira eta argazki eta agiri zaharrak behar dituzte. Otsailaren 9tik 28ra Barrena Kultur Etxera eraman ahal izango dituzu 9:00etatik 13:00etara  eta 16:30etik 20:00etara. Edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatz dezakezu hara bidaltzeko edo taldearekin harremanetan jartzeko.

 

Badator EH Bilduren boletina

EH ezkerretik eraikiz

2014-02-03

Otsailaren hasieran EH Bilduk aldizkari digitalaren lehen alea argitaratuko du. Helburu nagusi bat du aldizkari honek: EH Bilduk gauzatzen dituen ekimen zein hausnarketen berri era zuzen batean ematea. Hamabostero argitaratuko da eta zure e-posta helbidean jaso nahi baduzu, klikatu hemen.

   

Otsailaren 8an, IRRIA LIBRE!

Askatasun ahotsa

2014-01-30

Otsailaren 8an Beasaingo kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimototxen saioa izango dugu arratsaldeko 17:30ean. Bertan irri, kantu eta dantza egingo dugu eskubide politikoen  eta konponbide demokratikoaren alde, eta makroepaiketa politikoen aurka. Hartu inguruko ume, gaztetxo, eta zergatik ez, heldu eta aiton-amonaka, eta zatoz arratsalde ederra pasatzera.

   

Mariela ez dago bakarrik

EH ezkerretik eraikiz

2014-01-29

Mariela urtarrilaren 29an joan da Ordiziako Kutxako bulegora. Marielak badaki iruzur handi bat ari dela jasaten; badaki etxebizitzaren jabetza galduko duela; badaki kale gorrian gera daitekeela eta, hala ere, bankuarekin zorretan... Inork baino hobeto daki hori guztia. Mariela ez da bakarrik egon; babestuta egon da. Baina horrelako bidegabekeriak gelditu nahi baditugu, Marielak eta bere egoera berean direnek babesa baino gehiago behar dute. Hau geldiarazteko guztion konpromisoa eta borroka behar dira. Posible da, eta tinko eginez gero, lortuko dugu.

   

GURE ESKU DAGO martxan Ordizian

EH ezkerretik eraikiz

2014-01-28

 

Urtarrilaren 29an Barrenako Areto Nagusia bete betea zela, GURE ESKU DAGO ekimenaren printzipioak eta helburuak, eta ekainaren 8ko Durango eta Iruñea arteko giza katea aurkeztu zituen Angel Oiarbidek. Segidan, Froilan Arruabarrenak eta Nekane Otaegik ordiziarrak animatu zituzten parte hartzera otsailaren 4ean arratsaldeko 19:00etan Barrenan izango den taldearen bilera irekian. Herritarron garaia da Eskozian, Catalunyan eta baita Euskal Herrian ere. Parte hartu. Hemen facebooken.

   

11. orria, guztira 94 orri daude