Ordiziar baten etxegabetzea geldiarazteko elkarretaratzea, asteazkenean

Ordizian bertan

Stop Kaleratzeak Goierri-k idatzia 2014-01-27

Datorren asteazkenean, hilaren 29an, elkarretaratzea deitu du Kaleratzeak Stop! etxegabetzeen kontrako plataformak, 11:30ean Plaza Nagusian, Kutxaren parean.  Deialdi honen helburua da Kutxari exijitzea Marielaren zorra barkatu eta harentzat alokairu soziala bermatzea.

 

 

Pintada naziak Ordizian

Ordizian bertan

2014-01-27

Pintada nazi horiek egin dituzte Ordiziako Tximista zubiaren aldamenean ("Josue" delako hori Carlos Palominoren hiltzailea da). Naziak kanpora!

   

EH Bildu Ordizia aldizkariaren lehen alea

Egoera politikoa

2014-01-24

 

Hona hemen aldizkariaren lehenengo alea

   

EHko mus txapelketa Ordizian

Ordizian bertan

2014-01-22

Larunbatean, hilak 25, Euskal Herriko Mus Txapelketaren Ordiziako kanporaketa jokatuko da Nerea tabernan (Otegi Enea), arratsaldeko 16:30ean. Herriko irabazleek Gipuzkoa mailako txapelketan parte hartzeko txartela irabaziko dute. Irabazleentzako oparia arkumea izango da (Zeberio harategiak eskainia) eta bigarrenentzako urdai azpikoa (Begue janaridendak eskainia). Eta parte hartzaile guztientzat opari segurua, botila bat ardo, eta arratsaldea lagunartean giro bikainean igarotzeko aukera. Animatu parte hartzera!

   

II. Hilabete internazionalista Ordiziako Gaztetxean

EH ezkerretik eraikiz

2014-01-16

Badator Ordiziko Gaztetxean II. Hilabete internazionalista. Otsaileko ostiral guztietan, 19:30ean, hitzaldi eta tertulia parte hartzaileak izango dira Gaztetxean.

   

12. orria, guztira 94 orri daude