Euskal jaietan, Herrira ekarri behar ditugu

Askatasun ahotsa

2013-09-10

Asteazken honetan, irailaren 11n, Ordizian ospatzen ari diren euskal jaietako egun handian, Herrirak euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarrikapena zabalduko du, berriro, lau haizeetara. Hori horrela, eguerdian, 12:00etan puntuan, manifestazioa egingo dute Plaza Nagusitik abiatuta, eta urteroko legez, mariskada bat irabazteko aukera eskainiko dute, Olano tabernan salduko dituzte errifiken.

 

Oria ibaia garbitzera joateko deia egin du OGAk, larunbaterako

Ordizian bertan

2013-09-10

Ordiziako Gazte Asanbladak Oria ibaia garbitzeko ekimena antolatu du larunbat honetarako, iralaren 14rako. Herritar guztiak gonbidatu eta animatu ditu auzolan ekintza horretan parte hartzera. Hitzordua larunbatean izango da, 09:00etan, suhiltzaileen egoitza zaharraren aldamenean (Eskarabillan).

   

PNV eta PSEren maniobra politikoei bizkarra emanda, ordiziarrek aukera eman nahi diote atez atekoari

Ordizian bertan

2013-07-02

Ordiziako BILDUk hilaren 2an egin du publiko atez atekoaren aurkako plataformak antolatutako kontsultaren inguruko balorazioa. Hiru ideia nagusi azpimarratu ditu. Bata, PNV eta PSE-EEren estrategia manipulatzaileak porrot egin duela. Bigarrena, ordiziar gehienak atez atekoari aukera ematearen aldeko direla. Eta hirugarrena, egunotan normaltasun osoz eta herritarren kolaborazioarekin ari garela ematen atez atekoa ezartzeko azken urratsak.

   

Atez atekoaren aurkako plataformak antolatutako ekimenean % 31,21 ordiziarrek hartu dute parte

Egoera politikoa

Ordiziako Bildu-k idatzia 2013-06-30

Ordiziako BILDUko kideak ekimen honetan antolatu diren mahai guztietan egon gara behatzaile gisa, ekimenak ez zuelako gure ustez berme demokratikoak betetzen, eta emaitzen balorazioa egiteko datu zuzen eta garbiak eduki nahi genituelako.

   

BILDUk kontsultan ez parte hartzeko deia egin du (bideoa)

Ordizian bertan

2013-06-26

Ekainaren 25ko prentsaurreko honetan, Ordiziako BILDUk hainbat arrazoi ematen ditu herritarrak atez atekoaren aurkako plataformak (PNVk eta PSE-EEk sustatuta) antolatutako kontsultan PARTE EZ HARTZERA DEITZEKO. Horrez gain, jakinarazten du mahaietan egongo dela prozesu osoa gainbegiratzen iruzur politiko eta etikoa zein mailatan ematen den ikusteko.

   

15. orria, guztira 94 orri daude