Denok grebara, denok kalera

EH ezkerretik eraikiz

2013-05-28

Datorren ostegunean greba orokorraren bidez lan eskubidea, justizia soziala eta batez ere demokrazia aldarrikatuko ditugu. Batetik, euskal herritarrok pairatzen ditugun eraso zuzenei aurre egin behar diegu.

 

M18 plazara: herrietako plazak beteko ditugu euskal presoen eskubideen alde

Herrira-k idatzia 2013-05-14

 

Maiatzaren 18an, Euskal Herriko plazak beteko ditugu preso eta iheslarien giza eskubideen alde. Zeren eta, gauza batzuetarako, ez bat eta ez bi, ez sei eta sei mila, herri guztia da beharrezkoa. GIZA ESKUBIDEAK. IRTENBIDEA. PAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

   

Ordiziako Greba Komitea osatzeko bidean, lehenengo bilera maiatzaren 16an

EH ezkerretik eraikiz

Greba Komitea-k idatzia 2013-05-14

Herritarrok azken hamarkadetan lortutako eskubide guztiak pikutara bidaltzen ari dira. Gazteen, langileen, langabetuen, pentsionisten,... etorkizuna geroz eta ilunago ari dira margotzen, herritarron gehiengoen bizi baldintza duinak bermatzen ez dituzten politikak inposatuz. Horregatik beharrezkoa zaigu gatazkak batu eta denon artean inposaketei aurre egitea.

   

Paco Etxeberriaren hitzaldia Ordizian: "Exhumando fosas, recuperando dignidades"

Ordizian bertan

2013-05-13

 

Paco Etxeberriak, EHUko medikuntzako irakasle, forense eta Aranzadiko presidenteak, hitzaldia eman du Ordizian, frankismo garaiko biktimen inguruan egiten ari diren lana azaltzeko eta aldarrikatzeko. Era berean, OrdizianGerra Zibilaren eta frankismoko lehen urteetan gertatutakoa ezagutzeko eta altxamendu frankistaren biktima izan zirenek jasandako mina aitortzeko eta erreparatzeko egiten ari diren lana azaldu dute.

   

Biodibertsitatea ezagutu, maitatu eta zaintzeko

Ordizian bertan

2013-05-12

Landarlan Ingurumen Taldeak Biodibertsitate Jardunaldiak antolatu ditu Ordizian eta Beasainen. Jardunaldi hauen helburua gure inguru naturala eta bertako biodibertsitatea ezagutzea da. Antolatutako ekintzen artean dago maiatzaren 18an, larunbata, Oiangun egingo den ibilalditxo gidatua "paisaiaren irakurketa" eginez. Oianmgun bertan, 10:30ean.

   

19. orria, guztira 94 orri daude