Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea

Ordizian bertan

Ordiziako Kimetz emakume elkarteak emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu du, izan ere, indarkeria-mota hori desagertu beharrean sustraitu eta indartzen ari dela baitirudi. Horrexegatik iruditzen zaigu garrantzitsua egoera horren aurrean erantzun eta emakume-taldeen ekimenei babesa adieraztea.

Argi dago emakumeok jasaten dugun zapalkuntza egiturazkoa dela, hau da, jendartearen egituraren emaitza dela eta antolaketa ekonomikoan, politikoan eta ideologikoan uztartuta dagoela.

Egiturazkoa dela diogu, alde batetik patriarkatua erabat errotuta dagoelako gure gizartean eta, azken finean, antolaketa eredu hori sistema kapitalistaren ezinbesteko zutabea delako; bestetik, zapalkuntza hori egiturazkoa dela diogu eredu patriarkalak gure bizitzaren eremu guztietan eragiten duelako.

Horrexegatik guztiagatik, politika feminista integrala burutzea ezinbestekoa dugu, emakumeon eskubideak oinarri hartu eta emakumeon gidaritza eta parte-hartzea bilatuko duen politika feminista integrala.