Ezker abertzaleak estatutu berriak aurkeztu ditu

Egoera politikoa

Gaur goizean, Rufi Etxeberria eta Iñigo Iruinen eskutik, ezker abertzalearen proiektu berriaren estatutuak aurkeztu dituzte jendez lepo zegoen Euskalduna jauregian.

Bertan, Rufi Etxeberriak aste honetan bertan Madrilen ofizialki aurkeztuko den proiektu politiko zein antolamendu berrian finkatzen diren printzipio, konpromiso eta euskarriak modu zuzenean eta publikoan aurkezteko aukera ona izan dela adierazi du. Hemen duzue Rufi Etxeberriaren hitzartze osoa eta, hemen, berriz, Iñigo Iruinena gazteleraz.