Zinema, tortilla-lehiaketa, DJ ikastaroa eta hainbat ekimen Gaztetxearen eskutik

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxeak datorren ostegunean, hilak 10, emango dio hasiera otsaileko ekimenei. Ezin esan originalak ez direnik Ordiziako Gazte Asanbladakoak, ekimenen artean, AEKrekin batera antolaturiko DJ ikastaroa, Gaztetxearen diskan parte hartu duten zenbait talderen kontzertuak taberna desberdinetan eta Lip Dub grabaketa aurki baititzakegu.

 

Noski, gazte zein heldu, guztiok gaude gonbidatuta herriko hainbat eragilerekin batera antolatutako ekimenetan parte hartzera!