Mus txapelketa azkarra Argi Berri elkartean

Ordizian bertan

Pasa den urteko irabazleak.

Badatorrela Argi Berri Elkarteak urtero antolatzen duen mus txapelketaren eguna! XXXIV.ena izango da otsailaren 12an (larunbata) jokatuko den hau eta oraingorako ere bikote andana espero da, Euskal Herri guztitik etorritakoak, gainera. Izan ere, kartela ikusi eta musean aritzeko gogoa pizten zaizu.

 

Ze sariak! Irabazleak 1.500 € eta txapelak eta lehenengo 8 lehenek badute zerbait (dirua eta jakiak). Honezaz gain, Argi Berri Elkartetik emakumeen presentzia areagotu nahian aparteko saria jarri dute (argazkian ikus daitekeneez iazko saria jaso zutenak pos-pozik joan ziren etxera!). Gizon ala emakumezko larunbatean musera Buztuntza auzoan dagoen Argi Berri Elkartera (16:30ean hasiko da txapelketa eta izena aurretik eman beharko da). Informazio gehiago kartelean.