Gazteok marasma saretzen

Gazte eta aske

Duela gutxi hasi zen “Marasma Saretzen” izeneko proiektua, Euskal Herriko herrietara zabaltzen doan sarea da, gazteriak dituen arazoak zeintzuk diren aztertu eta hauei zein erantzun eman daitekeen ikuskatzea xede duen egitasmoa da, hain zuzen. Ordizian ere horretan ari gara.

 

Denboraren poderioz gazteriak bere ohiturak eta joerak aldatu egin ditu, bizi garen gizartean bizi garela eta. Horregatik, mugimendu hau jarri zen martxan. Honekin, gazteak ezagutu nahi dira, zerk kezkatzen gaituen, ditugun arazoak adierazi, gazteria ezagutu, hau da, neska-mutilei hitza eman nahi zaie. Honela, gai asko zalantzan jarri eta gogoeta bat egingo da, arazoei zein irtenbide eman daitekeen eta horrekin batera kontzientzia eta motibazioa berpiztu.

Kolektibo izaera ere berreskuratu nahi da, gazteen artean armiarma sare sendo bat eraiki eta gauzak aldatzeko gai garela ikustea ere du jomuga.

Guk, Ordiziako gazteok, hainbat gai hartu ditugu, esaterako: kirola, etxebizitza, gazteria, natura… eta 180 pertsonei inguru egingo zaie galdeketa hau. Hausnarketa sakon baten ondoren, gure ondorioak atera eta kaleratuko ditugu jendeak pentsa dezan.