Torturaren Aurkako Eguna antolatu dute datorren iganderako

Askatasun ahotsa

30 urte beteko dira Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra hil arte torturatu zutenetik (Berriaren bideoa), halaber, azken hamarkadan makina bat euskal herritarrek jasan dituzte tortura ezberdinak. Atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia, 2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte Ertzainek, Guardia Zibilek eta Espainiako Poliziek.

Tortura existitzen den gauza bat da eta guztiok ukitzen gaituena, beraz argi da torturaren aurkako mezua kalera atera beharra dagoela. Hori dela eta, Torturaren Aurkako Eguna antolatu du Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak datorren iganderako, otsailak 13. Ordiziar guztiak ekimenean parte hartzera gonbidatzen ditugu:

  • MENDI IRTEERA HAIZETSURA. 9:00etan Pedro Mª plazatik (Billabona)
  • EKITALDIA. 13:00etan Joxe Arregi plazan (Zizurkil)