Zaldibian elkarretaratzea egin dute Biloreren egoera salatzeko

Herritarren salaketa

Gaur eguerdian, Zaldibian, Bilore fabrika abandonatuaren aurrean, zaldibitarrek elkarretaratzea egin dute Biloreren egoera salatu eta irtenbidea eskatzeko. Elkarretaratzea azken egunotan Zaldibian bertan egin diren bileren ondorio izan da. Gogoratu behar da, Bilore Zaldibian kokatua badago ere, ordiziar askok lan egin zuela bertan, duela 5-6 urte arte, langileekiko izugarrizko zorra kitatu gabe itxi zutenean.

Ikusgarria da Bilorek barrutik agertzen duen itxura, argi dago arriskua itzela dela eta herritarrek salatzen dutenez, lapurrak gauez ez ezik, egunez ere "lanean" aritzen omen dira. Gainera, langileen zorrari ere ez zaio aurre egin eta badirudi inork ez duela ez egoera fisiko tamalgarriaren, deskontaminazioaren eta langileen zorraren ardura bere gain hartu nahi. Horren aurrean, Zaldibiako Udalak hainbat batzar egin ditu herritarrekin. Hemen duzue batzar horien inguruko informazioa. Gaurko elkarretaratzeaz gain, sinadura bilketa jarri dute martxan kexa Gipuzkoako Foru Aldundian eta Eusko Jaurlaritzan aurkezteko.

Hemen Zaldibiko Udalaren adierazpen publikoa.