Ordiziako gaztetxearen KD bikoitza aurkeztuko dute larunbatean

Gazte eta aske

Ordiziako Gaztetxeak aurten 25 urte betetzen zituela eta, duela urtebete musika KD bat egitea otu zitzaigun, eta gogoz hartu ere! Musikaren presentzia urte guzti hauetan gure herriko etxetxoan ez da nolanahikoa izan, hainbat taldek eman digute aukera euren lanekin gozatzeko eta makina bat jende mugitu izan duen zerbait da, hori izan da arrazoi nagusia.

Goierri osoko musika talde denei deialdia zabaldu ostean, 45 taldek parte hartu nahi zutela jakin genuen, eta hemen duzue ongi etorri bero honen ondorioa, GOIERRIKO 45 MUSIKA TALDEK OSATURIKO KD BIKOITZA. Lehen abestia Laket taldeak musikaturikoa da, Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarraren bertsoetatik habiatuz, eta bertan hainbat kolaborazio ere izan ditugu, hala nola, Mulanbo batukada, Bonbereneako txaranga eta Pirritx eta Porrotx. Gainerako abesti bilduma gaztetxeko urtemugarako kanta sortu duten taldeek, euren melodia bat eskaini nahi izan dutenek eta jada eszenatoki gainean ikus ezin ditugun beste hainbatek osatzen dute.

Laketen “25urte bidea egiten” hemen entzuteaz gain, grabazioko irudiak ikus ditzakezu:

Ordiziako Kirkil, Herriko, Sugaar, Urdin, Leizea, Orlegi eta Tahur tabernetan dago jada salgai 5 EUROren truke. Beraz, erosi, entzun, eta batez ere, GOZATU!

KD hontaz gozatzeko beste parada bat, AURPEZPEN EGUNEAN izango duzu, OTSAILAREN 19an, hain zuzen ere. Hona hemen egitaraua:

  • Arratsaldeko 17,30etan Gaztetxetik habiatuta: Burrunbazale, ordiziarron txaranga
  • Arratsaldeko 18,00etatik 20,00etara:
    • Herriko tabernan: Pikunk eta Kalamidaz
    • Urdin tabernan: Silikonay eta Burusoil
  • Arratsaldeko 20,00etatik 22,00etara:
    • Kirkil tabernan: The Last Strenght eta Herri Guda
    • Tahur tabernan: Kolapso eta Having a´laugh
    • Sugaar tabernan: Milkshake eta Other Side
  • Gaueko 22,00etan herrian zehar: Mulanbo Batukada
  • Gaueko 22,30etatik aurrera: Gargantas degarradas / Laket