Emaneurre taldeak asteburu kulturala antolatu du

Ordizian bertan

Ordiziako EMANEURRE talde errealzaleak hurrengo otsailaren 25 eta 26an asteburu kulturala antola du. Herriko kirolean egiten dituen ekitaldi ezberdinez gain (Eskupilota txapelketa herrikoia, Realeko peña,..), bazkide ez diren herritar guztiengana hurbildu nahi du eta asmo horrekin antolatu du ekitaldi berezi hau.

Otsailaren 25ean, ostiralean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera Ordiziako Barrrena kultur etxeko ekitaldi aretoan mahai ingurua antolatu du “motibazioa kirolean” gaia ardatz harturik. Gonbidatu zerrenda erakargarria osatu da gainera, Jose Luis Korta, Axio Araña eta Pedro Garcia izango dira bertan Jon Ander Gorospe kazetariak gidaturik. Mahai inguruaren helburua ikusle eta kirolarien artean hartueman dinamikoa sortzea da.

Otsailaren 26an, larunbatean, mendi ibilialdia antolatu da Ordizia-Altzagarate-Gaintza-Ordizia ibilbidearekin. Goizeko 8.00etan izango da irteera arboledatik. Ondoren sagardotegian bazkaria izango da trikitilariez alaiturik. Eguerdiko 13.30tan izango da autobusez irteera arboledatik eta itzulera arratsaldeko 18.30-19.00ak aldera berriro Ordiziara. EMANEURRE taldeko bazkideek 30 € ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek aldiz 40 €. Prezio horretan sartuko dira bazkaria eta autobusa. Izen ematea URDIN tabernan egin behar da. EMANEURRE taldeak herritar guztiei dei egiten die antolatu diren ekitaldi ezberdinetan parte har dezaten, hori izango baita antolakuntzak lortu nahi duena: herritarren eta EMANEURRE taldearen arteko elkarrekintza bultzatzea.