DJ ikastaroa Esne Beltzako Zigorren eskutik, Gaztetxean

Gazte eta aske

Gaztetxearen egitarauaren barruan ikastaro berezia izango dugu hilaren 17an, ostegunean, Esne Beltzako Zigor Lampre DJren eskutik.

AEK-rekin batera antolatuta, Zigor Lampre, D.Z. ezizenez ezaguna dena, etorriko da Ordiziako Gaztetxera diskoak pintxatzen edo samplerrak erabiltzen ikasi nahi duenari argibideak ematera. Ikastaroa 18:30ean hasiko da eta musikaz edo DJz gehiago jakin nahi duen orok zabalik izango ditu Gaztetxeko ateak.

D.Z. Selektah Kolektibo euskal hip-hop talde ospetsueneko kide ere bada, eta Fermin Muguruzarekin ere DJ lanak egin ditu. Lasartearraren estiloen artean reggae-ragga, soula, funk, jazz eta erritmo afrikar eta musika beltzaren bestelako erritmoak uztartzen ditu.