Hauteskundeei begirako herri batzarra otsailaren 26an

EH ezkerretik eraikiz

Euskal Herrian ematen ari diren aldaketek fruituak eman ditzaten beharrezkoa da eragile sozial eta politikoen, eta herritarren inplikazioa. Horregatik, Ordizian, herritarrei, ezkertiarrei eta abertzaleei hitza emanez, Herri Programa osatzen ari gara Udal Hauteskundeetarako.

Izan ere, Ordizian ere aldaketa eragiteko beharrezkoa da herritarren hitza errealitate bihurtzea, eta horretarako beharrezkoa da ezkerreko abertzaleen mugimendu berrindartua eta eraginkorra izatea. 

Idatzi honen bidez hilaren 26an, larunbata, Barrenan goizeko 10:00etan izango den Herri Batzarrean parte hartzeko gonbidatzen zaitugu.  Egitaraua:  

1.- Herri Batzarra 10:00etan. Gai zerrenda:

  • Ordiziako Herri Diagnostikoaren aurkezpena.
  • Udal Hauteskundeei begira ditugun egitekoak.

2.- Prentsaurrekoa. 11:15ean.  

3.- Ondoren, Gaztetexeak antolatutako Lip-Dubera.

Aro berria ari gara irekitzen ilusioz. Hori gauzatzeko denon hitza, parte hartzea eta bultzada dira beharrezko. Ordizian ere badugu nahikoa indarra.