Presoekin zita, hileroko azken ostiralean

Askatasun ahotsa

Hitz gutxi izango dira euskal abertzaleon bihotzean “presoak” hitzak adinako zirrararik eragingo duenik. Hitz horrek adierazten duenak (konpromisoa, eskuzabaltasuna, maitasuna…), gure barrenak astintzen ditu. Oihartzun handiko hitza izanagatik, are eta oihartzun handiagoa izan dezan lortu beharrean gaude. Presoak konponbidearen ezinbesteko parte direlako. Presoak gure bihotzetan ez ezik, etxean ere behar ditugulako. Euskal Presoak etxera aldarrikapenaren oihartzuna zabaltzeko, datorren ostiralean, hilak 25, Etxeraten hileroko azken ostiraletako kontzentrazioa izango da Plazan 20:00etan.