Gernikako Akordioaren sinatzaileek ekitaldi nazionala egingo dute larunbatean, Donostian

Egoera politikoa

Gernikako Akordioari babesa emageko Ordizian elkartu ziren herritarrak

Gernikako Akordioaren sinatzaileek ekitaldi nazionala deitu dute datorren larunbaterako, hilaren 26rako, Donostiako Atano III.a pilotalekuan ekimena herritarren artean zabaltzeko prozesua bukatu eta sinatzaile berriak aurkezteko.

Orain, sozializazio prozesua amaitutzat eman dute eta dokumentua osatzen duten puntuak betetzeko lanean hasiko dira. Horren aurretik, beraz, ekitaldia egingo dute Atano III.a pilotalekuan eta akordioarekin bat egin duten eragile gehiago aurkeztuko dituzte.

Bost hilabete igaro dira dagoeneko Gernikako Akordioa sinatu zutela. Besteak beste, egungo kartzela-politika amaitzea, presoak Euskal Herrira ekartzea, gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea eta arrazoi politikoetan oinarritutako auzi judizialak bertan behera uztea eskatzen dute. "Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa" Gernikan, irailaren 25ean, Euskal Herriko hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek sinatu zuten akordio da, konpromiso batzuk hartuz eta eskaerak eginez, ETA zein Espainia eta Frantziako gobernuei indarkeriarik gabeko bake egoera, eskubide ororen errespetuzko egoera eta normalizazio politikora iristeko.

Hasierako sinatzaileak honakoak izan ziren: Ezker abertzalea, Eusko Alkartasuna, Aralar, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna, LAB, Hiru, ESK, ELB, EILAS, EHNE, Gernika Batzordea, TAT, Iratzarri, Herria 2000 Eliza, Ikasle Abertzaleak, Giza Eskubideen Behatokia, Alternatiba Gazteak, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, GaztEHerria, Ezker Soberanista, Euskaria, Euskal Herriak Bere Eskola, Etxerat, Bilgune Feminista, Amnistiaren Aldeko Mugimendua, Apaizen koordinakundea.

Gernikako akordioa Ordizian

Gernikako Akordioaren sinatzaileek hainbat eta hainbat herritarrekin batera Ordizian aipatutako akordioaren aurkezpena egin genuen. Ekitaldia urtarrilaren 15ean Barrena Jauregian burutu zen. Bertan Ordiziako gizartearen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen Akordioari babesa eta bultzada emanez (argazkiak).