Rufi Etxeberriari elkarrizketa

Egoera politikoa

Ezkerabertzalea.info-k elkarrizketa zabala egin dio Rufi Etxeberria buruzagi abertzaleari eta egun Euskal Herriak bizi duen momentuari buruzko hainbat gai jorratu ditu. Zutik Euskal Herria akordioa, Sorturen legalizazioa, nazioarteak bake prozesuan duen garrantzia, preso politikoak, Nafarroa, hauteskundeak eta beste hainbat gai izan ditu hizpide (gaietan sakatuta, horri buruz hitz egiten duen momentua ikus dezakezu).

Gogoratu Rufi Etxeberria izan zela alderdi berriaren estatutuen ildo politikoa jendartean aurkeztu zuena.