Ordiziako Gaztetxearen lip-duba argazkitan

Ordizian bertan

Grabatu du, eta nolako giroa sortuta gainera! Ikusgarria izan da Barrena Kultur etxetik Gaztetxerainoko ibilbidean zegoen giroa. Bideoarekin Gaztetxeak 25. urteurrena ospatzen badu ere, era berean herrian 25 urte hauetan lanean aritu diren hainbat eta hainbat talderen ospakizun ere bihurtu da. Argazkiko balkoiko pankartak herri bakoitzean gaztetxe bat izatea aldarrikatzen du. Gaztetxeak ordea, horrekin batera zera erakutsi digu, aldi berean Gaztetxe batean herri oso bat ere sartzen dela.

Zuk ere argazkiak edo bideoak badituzu, bidali hona (bideoen kasuan, esteka): Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .