Ordiziako gaztetxearen lipdub mundiala!

Gazte eta aske

Otsailaren 26an, jendetza izugarri bildu zuen Ordiziako Gaztetxeak. 25. urteurrena ospatzeko Laket taldeak prestatutako abestiarekin lipduba grabatzea zen asmoa. Jendetzak aurreikusitako kopuruak gainditu zituen eta Gaztetxeari babesa adierazteko ekimena festa izugarria bilakatu zen.