Martxoaren 3an, ostegunean, elkarretaratzea eta 8an afaria

Ordizian bertan

Ostegunean, hilaren 3an, izango da, hilabeteroko lehen osteguna izaki, Ordiziako Kimetz emakume-taldeak antolatu ohi duen kontzentrazioa. Dakizuen bezala, emakumeen aurkako indarkeriaren gaia hain larria izaki, Kimetz taldeak, hilebeteko lehen ostegunetan, Ordiziako plaza nagusian, 20:00etan, kontzentrazioa egitea erabaki zuen.

Gaia larria bada ere, gizartean oro har, emakumearen indarkeriaren aurkakotasuna ez da gehiegi irudikatzen eta hori dela eta, garrantzitsua iruditzen zaigu horrelako ekimenak bultzatu eta bertan parte-hartzea. Ea guztion artean, pixkanaka, egoerari aurre egin eta gizarte-eredua aldatzeko gai garen. Pausoak txikiak izan daitezke: elkarretaratzea, afaria, bideoforuma... horretarako mila aukera ditugu, aprobetxa ditzagun!

Bestalde, datorren asteartean, martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Urtero bezala, Ordizian ere, sagardotegira irteera antolatu dugu egunean bertan (izena-ematea Herriko tabernan). Gainera, herrian hainbat ekimen ere antolatu dra martxoaren 8aren bueltan. Hona hemen esanguratsuenak:

  • Martxoak 14, astelehena, 17:30: Txabe Larreategi eta Josu Martinezen "Debekatua da oroitzea" dokumentala ikusi eta ondoren solasaldia (Jubilatueneko areto nagusia).
  • Martxoak 22, asteartea, 16:30: "Miss Potter" bideoforuma. Gaia: "Emakumeak norberaren jabetza garatzea". Silvia Camio psikologoarekin (Barrena Kultur Etxean).
  • Martxoak 30, asteazkena, 15:30: Jordi Sierra i Fabaren "Lágrimas de sangre" liburuari buruzko solasaldia Miriam Herbonekin. Gaia: genero indarkeria (Barrena Kultur Etxean).

Eta, gorputza eta burua zertxobait goxatzeko, Beldur barik I. jailadia irabazi duten bideoak jarriko dizkizuegu: