AHTren Mariaratzeko lanetan protesta baketsua egiteagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu dute

EH ezkerretik eraikiz

Hormigoiz betetako upel bati lotu eta Mariaratzeko errepidearen erdian etzanda Abiadura Handiko Trenaren lanak oztopatzeagatik bi urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak bi gazteren kontra.

2008ko ekainaren 3an egindako protesta ekintza baketsu hartan, ekintzaile ekologistek AHTren lanetan ziharduten ibilgailuen joan etorriak oztopatzea lortu zuten denbora tarte batean, Ertzaintzak esku hartu zuen arte.

Protesta "aurrez ados jarrita eta ordena publikoa nahasteko intentzioarekin" egin zela eta, Fiskaltzak uste du delitua egin zutela. Kartzela zigorraz gain, suhiltzaileek ekintzaileak upeletik askatzeko egin zuten lana ere ekologistek ordaintzea nahi du.

Ordiziako suhiltzaileak izan ziren upelari lotuta zeuden gazteak "askatu" zituztenak, beraz, ze kostu? Ikusi egin beharko da Gipuzkoako Aldundiak ematen duen zenbatekoa.

Egun hartan AHTren kontrako Goierriko taldeak idatzi zuena irakurri nahi baduzu, hemen duzu eskuragarri.