Plenoak eta udal-batzordeak Ordizian: partehartzea gainbeheran

Udal txinpartak

Ordiziako Ahotsak Udalean lan egin duten zinegotzi ohiak bildu ditu mahai baten inguruan eta partehartzeak azken 25 urteetan izan duen bilakaera azaldu digute.

Mahai-inguruaren lehenengo zati honetan plenoen eta udal-batzordeen inguruan hitz egin digute. Ondorioa bakarra izan daiteke: demokraziaren gainbeheraren eredu bilakatu da Ordiziako Udala, plenoak goizeko zortzietan (inork ezin du joan), aurrekontuen eztabaida (ez dago eztabaidarik), Oianguren adibidea, etab.

Angel Lasa (1983-1987), Patxi Calvillo (1983-1987), Erramun Amundarain (1987-1995), Enrique Redondo (1987-1991) eta Julen Agirre (1999-2003 legal eta 2003-2007 ilegal) izan dira mahai-inguruan parte hartu dutenak.