Herriaren pasea jaso eta entsegua egin du Ordizia Rugbyk

Ordizian bertan

Ordiziako errugbi taldeak egurra eman dio C. R. La Vilari, 44-10, ligari amaiera ikusgarria emateko. Milatik gora lagun bildu dira Altamiran jokalariak garaipenera bultzatzeko eta liga haiek ere irabaz zezaketela erakusteko, izan ere, txapeldunari irabazi diote gaurkoan.

Ordiziak denbora luze batean ahaztuko ez duen eguna bizi du gaur, martxoaren 6a. Errugbi taldea egiten ari denboraldi zoragarriari erantzun bikaina eman diote herritarrek Altamirako zelaira joan eta errugbi jokalariak animoz betez "Ordizi, Ordizi!" oihukatuz. Altamirara joan aurretik, baina, dozenaka lagun bildu da herriko frontoian herri-bazkarirako dena prestatzen: mahaiak jarri, janaria prestatu, festarako musika jarri...

 

 

Jokalariek afizioaren pasea jaso eta modu ezinhobean eman diote amaiera Ligari, txapelketa irabazteko aukerak galdu zituen arren, txapeldunari irabazteko gai direla erakutsi dutelako, nola gainera!

Entsegu zaparrada lortu dute etxekoek eta arerioek lehenengo minutuetan soilik erakutsi dute ligako irabazleak direla.

 

 

Partidua amaituta, herritarrek txalo zaparrada hunkigarria eskaini diete jokalariei, merezitako txalo zaparrada. Valladolideko kolpe latzaren ondoren, irribarrarekin amaituko dute jokalariek denboraldia.

 

Herri bazkaria, frontoian, omenaldiak, musika... jaia izan da nagusi Ordizian!

Argazki galeria bisitatu nahi baduzu, klikatu hemen.