Euskal Herriko inauteriak Jakintza Ikastolan

Ordizian bertan

Euskal Herriko Inauteriak gai hartuta, desfilea egin zuten Jakintza ikastolako gaztetxoek Ordiziako kaleetan zehar, herriari egun polit hauetan kolore pixka bat jartzeko.

Joan den ostiralean, martxoaren 4an, kalera artera ziren irakasleen laguntzarekin eta umore ona izan zen nagusi herrian gazteek kaleak hartu zituztenetik. Zanpantzarrak, sorginak, eta beste hainbat mozorro soinean jarri zituzten anaia-arreba, guraso, izeba-osaba, aiton-amona eta lagunen gozamenerako.